2016/11/12

AKROSPORT 

 


Aurten gorputz hezkuntzako saioetan Akrosport edo koreografia akrobatiko izenez ezagutzen den modalitatea lantzen hasi gera 3. zikloan.


Kopuru ezberdinetako taldetan lantzen dugu eta kide bat bestearen gainean giza piramide, dorre edo figura ezberdinak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko edo ezberdinak elkartzeko lotura elementuak erabiltzen dira: saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen da.  Beraz, akrobaziak, orekak eta hainbat erritmo lantzen dira, baina bereziki talde lana azpimarratu nahi dugu.

Hemen dituzue  taldeko lan horien argazki batzuk; hauek 5A taldekoak dituzue. Lana bukatzean gehiago jarriko ditugu. Bikain gure ikasleak!



 

2015/06/24

AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA.

HAMAIKETAKOA.

2015/05/26

HAMAIKETAKO ZORAGARRIA!!










Kaixo aspaldikoak,
hemen gabiltza jo ta ke sukaldean.
Elikagaiak eta beraiek duten garrantziaz jabetu ondoren... digestio prozesuarekin aritu gara.

Lan honen ondorioa zera izan da, sekulako hamaiketakoa!!
Hona hemen argazki batzuk:

2014/11/25

UNIBERTSOLARIAK!!

Ikasturtea hasi orduko Unibertsoan zehar bidaiatu dugu.Gai honetaz jantzia den pertsona bat ere gonbidatu genuen.





2014/11/20

"Baketik" Antzerki Foruma

Astelehenean, urriaren 20an, aspalditxotik urtero legez, "baketik" antzerki Forum-eko taldea etorri zen ikastetxera 5. mailako ikasleekin tailer bat egitera.
Hor ibili ginen denok, antzerkia ikusi, antzerkian parte hartu, proposatutako jolasak egin...
Interesgarria iruditu zitzaigun, batez ere gure artean gertatzen diren "gatazkak" identifikatzen, aldatzen eta elkar hobeto konpontzeko hainbat estrategia ikasi genituelako.
Hezkuntza komunitate osoaren partetik saihestu behar diren hiru egoera daude: erasotzailearena, biktimarena eta ikusle pasiboarena.


 Denok sentitu ginen identifikatuta batean edo bestean; baina denok ohartu ginen gure eskuetan dagoela hori aldatzea.Gure jarreretan.